XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERABAKITZEN DUT:

1. Artikulua

Ondasunen horniketa edo zerbitzuak egiteko xedez, merkataritza, industria, artesautza edo liberal jardunen eremu barruan egiten den edozein eratako komunikazioa da publizitatea.

2. Artikulua

Engainabide izan daitekeen edozein eratako publizitatea egitea debekatuta gelditzen da, engainabide izan daitekeen publizitateaz honako hau ulertzen dela: Edozein eratara, aurkezmodua barne, haientzako deneko edo haiengan eragina dueneko pertsonek gaizki ulertarazteaz aparte, engainotasuna duenez, horien portaera ekonomikoarengan eragina izan lezakeen publizitatea hain zuzen.

3. Artikulua

Publizitate batek engainotasuna duen ala ez zehazteko, bere elemento guztiak hartuko dira kontutan eta honako hauei dagozkien abardurak bereziki:

a) Ondasun edo zerbitzuen zernolakoak, adibidez, disponibilitatea, zerdena, egitemodua eta dituen gaiak; egite edo prestakuntzarako prozedimendua eta egin zeneko eguna; berezitasunak, erabilkerak, kopurua, zehaztasunak, geografiazko edo merkataritzazko nondikakoa, edo erabiltzeak ekar ditzakeen ondorioak, edo ondasun edo zerbitzuen gain egindako froga eta kontrolek emandako emaitzak eta funtsezko zernolakoak;

b) Prezioa edo hori finkatzemodua eta ondasunez hornitzeko edo zerbitzuak egiteko baldintzak;

c) Iragargilearen naturaleza, zernolakoak eta eskubideak, adibidez, bere nortasuna eta ondasunak, bere kualifikapenak eta industria, merkataritza edo adimen mailako jabetasun-eskubideak, edo jaso dituen sari edo ohorezko aipamenak.

4. Artikulua

1.- Ezarrita dauden legebideak erabiltzearen kaltetan gabe, Eusko Jaurlaritzak, ofizioz edo norbaitek hala eskatuta, engainabide izan daitekeen publizitate horren debekua edo ez egitea xedetzat duten prozedimenduei hasiera eman ahal izango die, alegazio, ohar edo publizitate-zerbitzuak justifika ditzaten elemento guztiak Jaurlaritzari eskain diezazkiola iragargileari edo geroagoko iragargileari aurrez eskatuko dizkiola.

2- Aurreko apartaduan ezartzen den xede berdinez, gainbegiratzeko eta Jaurlaritzari egin diezazkioten erreklamazioei buruz horrek har ditzan erabakiak egiatan bete daitezen inposatzeko beharrezko ahalbideak izan ditzan eta hainbat sailetako kidez osatutako organo bat sortuko da arauz.

3- Horretan artezko interesa izan dezaten merkatariek, kontsumitzaileek, enpresariek, profesionalek eta Kontsumitzaileen elkarteek lehenengo apartaduan zehaztutako prozedimenduari hasera eman diezaioteneko eskea egin ahal izango dute.

5. Artikulua